Sukaldeko olioa biltzeko edukiontzi berriak jarri dira eskualdean

2021/03/04

Orain arteko 36 edukiontziak berritzeaz gain, beste 20 edukiontzi berri jarri dira zerbitzua indartzeko.

Urola Kostako Udal Elkarteak etxean erabilitako olioa jasotzeko edukiontzi berriak jarri ditu eskualdeko 5 udalerrietan. Gaikako bilketaren baitan, sukaldeko olioa ere egoki kudeatu beharreko hondakina da.

2002.urtean hasi zen Urola Kostako Udal Elkartea etxean erabilitako olioa birziklatzeko zerbitzua eskaintzen. Harrezkero, 687,72 tona olioa bildu dira eskualdeko 5 udalerrietan. Zerbitzua indartu eta hobetzeko, orain arteko 36 edukiontziak berritzeaz gain, beste 20 edukiontzi berri jarri dira.

Gogoan izan

Edukiontzi laranjetan sukaldeko olioa bakarrik jasoko da. Eta beirazko, plastikozko edota brik motako ontzi batean ondo itxita utzi beharko da edukiontzian. Debekatuta dago olioa edukiontzian soltean isurtzea eta etxeko olio erabilia nahastea ibilgailuen olioarekin edo bestelako likidoekin.