EKITEN DIGITALA 2022: ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa

2022/05/03

Parte hartzaile bakoitzaren negozio-beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatu, eta digitalizazio arloko sei prestakuntza tailer eskainiko dira.

Orain arte izandako harrera ona ikusita, Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri du EKITEN DIGITALA ekimenaren 4.edizioa. Eskualdeko pertsona ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa da.

Egitasmoaren bitartez, eskualdeko ekintzaileei eta enpresari txikiei digitalizazioaren alorrean urrats bat aurrera egin dezaten lagundu nahi zaie. Bi lan-lerro nagusi izango ditu programak. Alde batetik, negozioen gaineko aholkularitza digitala eskainiko zaie ekintzaileei neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko. Bestetik, prestakuntza tailerrak eskainiko dira. Bi orduko saioak izango dira eta online eskainiko dira; guztira, 6 tailer.

Aholkularitza: diagnosia eta neurrira egindako estrategia digitala

Programaren hasieran, negozio bakoitzaren presentzia digitala aztertuko da. Negozio bakoitzaren digitalizazio-diagnostikoa egin ondoren, parte hartzaile bakoitzaren negozio-beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatuko dira. Aditu baten aholkularitza-laguntzarekin egingo da prozesu osoa.

Eskainiko den aholkularitza erabat pertsonalizatua izango da; aditua parte hartzaile bakoitzaren egoerara egokituko baita. Adibidez, partehartzailea negozio ideia bat garatzeko bidean badago, adituak negozio berriaren estrategia digitala diseinatzen eta ekintza zehatzak proposatzen lagunduko dio. Aldiz, partehartzaileren batek aurretik negozioren bat martxan baldin badu, negozio horrek sarean zein presentzia duen aztertu, hobekuntzak proposatu eta prozesuaren jarraipena egingo zaio.

Programan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Plaza kopurua mugatua da.

Prestakuntza tailerrak

Lan saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Guztira, 6 prestakuntza tailer eskainiko dira, online; asteazkenetan, goizez, 10:00etatik 12:00etara.

Saio guztiak estrategia digital egoki bat aurrera eramateko gaitasun eta baliabideak eskuratzeko diseinatu dira. Hona hemen prestakuntza-eskaintza osoa:

DATA

PRESTAKUNTZA TAILERRA

2022/05/18

Sare sozialak II. Sortu era askotariko edukiak eta programatu sare sozialetan denbora aurrezteko.

Sare sozialetarako askotariko edukia sortzeko, argitalpen-egutegi bat egiteko eta sare sozialetan denbora aurrezteko postak programatzeko ideiak.

2022/05/25

Aurki zaitzaitela, Google My Business fitxa sortuz eta erabiliz .

Google My Business negozio- fitxa sortu, eguneratu eta optimizatu posizionamendua hobetzeko: igo produktuak, partekatu albisteak…

2022/06/01

Erosketak Instagramen. Nola saldu zure produktuak, online, Instagram bidez?

Instagram Shopping-en ezaugarriak ezagutu eta prestatu. Bestelako aukerak online dendarik izan ezean.

2022/06/08

Sortu negoziorako irudia, kartelak, edukiak eta bestelakoak Canva tresnarekin.

Sortu enpresaren komunikazio korporatiborako material grafikoa (kartelak, sare sozialetarako postak, logotipoak edo flyerrak).

2022/06/22

Sortu eta editatu bideoak sare sozialetarako, mugikorrarekin.

Sortu eta editatu “Storie”tarako eta sare sozialetarako bideoak; enpresaren irudi erakargarria emanez, zerbitzuak eta produktuak saltzeko.

2022/06/29

Iragarri eta iritsi zaitez sare sozialetan zure xede taldera.

Baliatu online publizitatea eta sare sozialetako iragarpen tresnak xede talde gehiagorengana iristeko. Sortu eta kudeatu iragarki kanpainak Facebooken, Instagramen eta Linkedinen.

Tailerretan parte hartzeko ere, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Saio guztietarako edo intereseko saio batzuetarako bakarrik eman daiteke izena.

Aholkularitza eta tailerrez gain, estrategia digitalaren inguruko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute parte hartzaileek: ekitenurolakosta@gmail.com helbidera idatzita.

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)