Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago
Herriko elkarteek uztailaren 27ra bitartean eskatu ditzakete kultur eta aisialdi jarduerak zein ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak. 2021ean zehar egindako jarduerak edo egingo direnak barnebiltzen ditu deialdiak.
Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Bi dirulaguntza deialdi egin ditu Udalak: musika eta dantza alorreko elkarteei zuzendutakoa bata, eta kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei bideratutakoa bestea.
2021. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.
Eskaerak uztailaren 27ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943861056). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.
Kultur arloko dirulaguntzak
Kultur taldeei dirulaguntzak (2021):
Musika, antzerkia eta dantza alorrean lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak (2021)
>> Dirulaguntza guztiak
Albiste erlazionatuak
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01