Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik
Eskaerak azaroaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira, telematikoki edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, azaroaren 26ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira.
Baldintzak:
Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.
18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko.
Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian). Zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Zumaiako Udalarekin, 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 36 urtetik gorako zumaiarrak
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
-
Eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo Egoitza Txartelaren kopia
- Alokairuaren kontratuaren kopia
-
Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)
-
Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)
-
Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.
-
Diru sarreren egiaztagiriak: Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000.
-
Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)
-
Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak
-
Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria
-
Bananduta, dibortziatuta edo izatezko bikote izateari utzi diotenen kasuan, hori egiarazten duten agirian. Hala badagokio, mantenun pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 2011n jaiotakoentzat ate ireki saioak egingo dituzte Gaztegunean 2023/06/01
- Gazteen kontsumo ohiturez aritzeko bi saio izango dira martxoan eta apirilean 2023/03/02
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko azken egunak 2022/10/28
Zumaia bizitzeko da
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01