Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. 2022 urte osoko jarduerak barnebiltzen ditu deialdiak, egindakoak eta egingo direnak.
2022. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.
Eskaerak apirilaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943 86 10 56). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.
Musika, antzerkia eta dantzaren alorrean lana egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko 2022 urteko deialdia.
> Oinarriak
> Eskaera orria (epea: apirilak 14)
Aste honetan bertan kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak, orokorra eta herriko festetako ekitaldiei zuzendutakoa. Kasu horretan apirilaren 9an amaituko da eskaerak egiteko epea.
>> Dirulaguntza guztiak
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Kultura
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25



