Hondakinen edukiontzi guneetan aldaketak egingo ditu Udalak
Bonifacio Etxegarai eta San Jose kaleen arteko bidegurutzean, Ardantzabiden eta Bidasoa kaleko bilketa guneetan egingo ditu aldaketak Udalak.
Herritarren kexak kontutan hartuta, eta UKUEko Hondakinen Bilketa Zerbitzuarekin batera egoera aztertu eta gero, Zumaiako Udalak herriko zenbait bilketa-gunetan aldaketak egingo ditu. Urola Kostako Udal Elkarteko langileek aldatuko dituzte tokiz edukiontziak.
Honakoak dira aldaketa nagusiak:
- Bonifacio Etxegarai-San Jose bidegurutzea. Bertako bilketa-gunea ezkaratzetik aldenduko da, eta gune horretako ontzi arinen edukiontzia Foruen plazara mugituko da (udaletxe parera), gaur egun beiraren edukiontzia dagoen gunearen ondoan jartzeko.
- Ardantzabide. Rokodromoaren ondoan kokatuta dagoen bilketa-gunea Ardantzabide kalearen hasierako plazatxora mugituko da. Beiraren edukiontziak orain arteko lekuan segiko du.
- Bidasoa kalea. Txikixa tabernaren parean kokatutako bilketa-gunean espaloi gainean kokatuta dauden edukiontziak bakarrik mantenduko dira, eta beira eta ontzi arinen edukiontziak kendu egingo dira (aparkalekuetan kokatutakoak). Bidasoa eta Juan Belmonte kaleen arteko bidegurutzean kokatutako edukiontziak nahiko direla aurreikusi da; baina beharrezkoa izanez gero, Bidasoa kaleko bilketa-gunea indartuko da, berriro ere.
Hiru gune horietan egingo diren aldaketez gain, Zumaiako Udala eta UKUE Aita Mari auzuneko bilketa guneen azterketa egiten ari dira, irtenbide egokiena topatzeko.
Bide batez, Zumaiako Udalak herritarrei gogorarazten die hondakinak sailkatzea eta dagokion edukiontzian sartzea betebeharra dela, eta arduraz jokatzeko deia egiten die. Halaber, azpimarratu nahi du hondakin handiak uzteko tartea ostegun iluntzea dela (20:00etatik 22:00etara), eta debekatuta dagoela gainontzeko egunetan halakoak kalean uztea.
Albiste erlazionatuak
Hondakinak
- Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian 2024/06/12
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
Ingurumena
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06