Hondakin bilketa mankomunatuaren harira, eskualdeko enpresa eta establezimenduak bisitatuko dituzte Udal Elkarteko kale hezitzaileak
Bisita horien helburua da sortzen dituzten hondakinen inguruko datuak biltzea eta sistemaren inguruan izan ditzaketen zalantzak entzun eta argitzea. Aipatutako sistema berria 2018an jarriko da indarrean.
2018ko urte hasieran hondakinak gaika biltzeko sistema berria jarriko du Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian. Sistema berrian hondakinak gaika biltzeko puntuz puntuko zerbitzua izango dute enpresek eta ostalaritza eta merkataritzako sortzaile ertain eta handiek:
- Merkataritza eta ostalaritzako sortzaile ertain eta handiak: puntuz puntu honako frakzioak jasoko dira: hondakin organikoak, papera-kartoia eta errefusa.
- Enpresak: industrialdeetan puntuz puntu bilduko dira honako frakzioak: organikoa, errefusa, ontzi arinak, egurra, kartoia eta plastiko filma/poliespana.
Bisitak irailaren 20tik aurrera
Hori dela eta, irailaren 20tik aurrera Udal Elkarteko Hondakinen Bilketa Zerbitzuko kale hezitzaileek bisitak egingo dituzte eskualdeko enpresa eta establezimenduetara, hainbat datu biltzeko: enpresa edota establezimendu bakoitzak sortzen dituen hondakin motak, sortzen dituen kopuruak, beharko dituen edukiontziak…
Horrekin batera, bisita horietan enpresa eta establezimenduek aukera izango dute sistema berriaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko.
Albiste erlazionatuak
Hondakin bilketa sistema
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- Koronabirusaren hedapena saihesteko hondakinen bilketa zerbitzuan hartutako neurriak 2020/03/18
- La próxima semana comienza una campaña de sensibilización para impulsar el Nuevo Sistema de Recogida de Residuos 2018/04/06
- Hondakinak Biltzeko Sistema Berria indartzeko sentsibilizazio kanpaina hasiko da datorren astean herriz herri 2018/04/06
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07