Udalbatzak 2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran
Zumaiako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du ostegun honetan, azaroaren 28an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Bileran, 2025eko aurrekontu proiektua eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientea aztertuko dituzte, besteak beste.
Azaroko ohiko osoko bilkura egingo dute ostegun honetan. Plenoan honako gaiak aztertuko dituzte, besteak beste:
- 2025eko aurrekontu proiektuaren onarpena
- Dirulaguntzen plan estrategikoaren onarpena
- Komentuaren birgaitze obraren azken ziurtagiriaren onarpena
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientearen proposamenaren onarpena
Plenoan, gainera, 2024ko Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko mozio bat eztabaidatuko dute, euskararen aldeko konpromisoa eta ardura berritzeko.
> Osoko bilkura 2024/11/28
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
Ogasuna
- Abenduaren 1etik 31ra bitartean eskatu beharko dira udal tasa eta zergetan aurreikusitako hobariak 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- %3ko igoera udal tasa eta zergetan, 'zerbitzu publikoak kalitatez ematen jarraitzeko, eta udalaren inbertsio gaitasuna mantentzeko’ 2024/09/30