Haurdun daudenentzat sexualitateari buruzko bizipen tailerra emango dute ostiral honetan
Yoana Azpitarte Aholkusex zerbitzuko sexologoak eta anbulatorioko emaginak dinamizatuko dute ostiraleko saioa, eta haurdunaldi fasean dagoen oro gonbidatu dute parte hartzera. 10:00etatik 11:30era elkartuko dira, Zumaiako anbulatorioko erabilera anitzeko aretoan.
Zumaiako Udalaren sexu-aholkularitzako zerbitzuko Yoana Azpitarte sexologoak, Zumaiako anbulatorioko emaginarekin elkarlanean, haurdun daudenei zuzendutako tailerra emango du ostiral honetan. Haurdunaldiaren testuinguruan sexualitatearekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste: gorputzeko bizipenak, emakumearen eredu estetikoa, sexu-eredu nagusia, topaketa erotikoak...
Gune honek aukera eskaini nahi die Zumaiako emakume haurdunei beren zalantzak, kezkak, interesak eta bizipenak ingurune seguru eta konfidentzial batean partekatu ditzaten. Helburuak dira informazio baliogarria ematea, ulermena sustatzea eta sexu-ongizatea sustatzea.
Tailerraren xehetasunak:
- Data: urtarrilak 26, ostirala
- Ordutegia: 10:00-11:30
- Lekua: Zumaiako anbulatorioko erabilera anitzeko aretoa
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Berdintasunerako ordenantza jendaurrean erakusgai dago 2024/05/13
Osasuna
Zumaia bizitzeko da
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira datorren astetik aurrera, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/06/28
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19