Esku pilota jaialdi ikusgarria santelmoetan, igande honetan
Aurten ere santelmoetako esku pilota jaialdia izango da Aitzuri pilotalekuan, Aspe enpresaren eta Udalaren eskutik. Baina ez San Telmo egunean ohi bezala, bezperan baizik, igandean.
Apirilaren 7an (igandea) 17:00etan hasiko da hiru partidez osatutako jaialdi ikusgarria. Aurrenekoan, B mailako Buruz buruko txapelketan, Exposito eta Eskiroz ariko dira, final-zortzirenetan.
Bigarrengo partida ere buruz burukoa izango da, txapelketa nagusikoa. Binakakoa bosgarren aldiz irabazi berri duen Zabaletak Jaka izango du kontrario, final-zortzirenetako kanporaketaren barruan.
Jaialdiari amaiera emateko, binaka ariko dira Altuna III.a-Martija eta Elordi-Rezusta, beste partida erakargarri batean. Bukatu berri den Binakako Txapelketan txapeldunorde izan dira Altuna eta Martija.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04
Festak
- Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia herriko taldeei 2024/07/08
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
- Zabalik dago auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 2024/06/11