Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago
Herriko elkarte eta norbanakoek ekainaren 24ra bitartean eskatu ditzakete kultur eta aisialdi jarduerak zein ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak. 2020an zehar egindako jarduerak edo egingo direnak barnebiltzen ditu deialdiak.
Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarte eta norbanakoak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Bi dirulaguntza deialdi egin ditu Udalak: musika eta dantza alorreko elkarte eta norbanakoei zuzendutakoa bata, eta kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei bideratutakoa bestea.
2020. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik, ekitaldi puntualengatik zein jaien antolaketagatik eskatu daitezke laguntzak.
Eskaerak ekainaren 24era bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943861056).
Kultur arloko dirulaguntzak
Musika eta dantza alorrean lan egiten duten elkarte eta banakakoei diruz laguntzeko 2020 urteko deialdia:
Kultura, eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteen jarduera diruz laguntzeko 2020 urteko deialdia:
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01