Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak
Irailaren 10ean elkartuko dira, ohi bezala, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.
Udan zehar zer irakurri pentsatu ez dutenentzat zerrenda bikaina plazaratu du Irakurri matte irakurle-taldeak. Izan ere, dagoeneko jakinarazi dute ikasturte berrian zein liburu irakurri eta landuko dituzten. Ikasturteko lehen saioan Montserrat Roig i Fransitorra idazle katalanaren Gerezi-denbora eleberria aztertuko dute; irailaren 10ean elkartuko dira horretarako.
Beste hiru liburu ere izango dituzte hizpide urtea amaitu bitartean: urriaren 8an Iñigo Astizen Monogamoak aztertuko dute, idazlea bertan dela; azaroaren 12an Joyce Carol Oates idazle estatubatuarraren Bortxaketa. Amodiozko istorio bat eleberria; eta, urtea bukatzeko, abenduaren 10ean, Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Unai Elorriaga idazlearen konpainian.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea izango du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Astearteetan egiten dituzte saioak, 18:00etan.
Albiste erlazionatuak
Irakurri matte
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
Liburutegia
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan 2023/04/21
- Eider Rodriguez eta Alex Gurrutxagaren arteko solasaldia, eta ipuin kontaketa musikatua antolatu dituzte Liburuaren Egunaren bueltan 2022/04/01
Kultura
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
Euskara
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2025/09/08
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzea izango da Zumaian larunbat honetan 2025/07/18
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



