Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kenduko dituzte larunbatean
Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute abuztuaren 1ean, larunbatean. Zumaiako Udalaren izenean gogoratu dute beharrezkoa izango dela maskara erabiltzea.
Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.
Abuztuak 1, larunbata, 9:00etan Santiagoko aparkalekuan
Beharrezko materiala:
- MASKARA: DERRIGORREZKOA IZANGO DA
- ESKULARRUAK: lanerako eskularruak banatuko dituzte
- URA: ekarri zure kantinplora goiz osorako
- JANARIA: zerbait eraman dezakezu goiz erdian jateko: fruta, adibidez
- ARROPA: arropa egokia eta erosoa ekarri, eguraldia kontutan hartuta
- OINETAKOAK: oinetako erosoa ekarri
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an 2024/05/03
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19