Torreberriko igogailua erabiltzeko giltza eskatu beharko dute bizilagunek
Beharrezko egokitzapenak egin eta gero, martxan dago Torreberriko igogailua. Aurrerantzean eraikina itxita egongo da, baina bizilagunek igogailua nahi dutenean erabiltzeko aukera izango dute.
Torreberri eraikineko sarrerako irisgarritasuna araudira egokitu du Udalak, eta eraikinak sarrera elektronikoa du orain. Gainera, igogailua berritu da. 14.700 euro erabili dira horretarako. Aurrerantzean eraikina itxita egongo da, eta erabiltzaileek eta bizilagunek soilik izango dute giltza, espazioaren erabilera egokia bermatzeko.
Lanak amaituta, martxan dago igogailua, eta bizilagunek dagoeneko giltza eskatu dezakete udaletxean. Etxebizitza bakoitzeko bi giltza eskatu ahal izango dituzte.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Auzoak
- Auzoetara eta inguruko herri txikietara itzultzeko doako taxi zerbitzua eskainiko du santelmoetan Zumaiako Udalak 2024/04/03
- Hasi dira San Jose auzoko berrurbanizazio lanak 2023/11/27
- Oikia eta Artadi arteko herri bidea konpondu du Udalak 2023/11/03
- Estazio kaleko trafikoan aldaketak egongo dira hurrengo egunetan, asfaltatze lanak direla-eta 2023/06/09