Hastear dira Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatzeko lanak

2024/10/28

Bihar bertan (urriak 29) egingo dituzte lanak, eta, amaitu bitartean autoen zein oinezkoen zirkulazioan aldaketak egongo dira: Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako. Artaditik datozenek, berriz, Oikiarako bidea itxita edukiko dute.

oikia.asfaltatzea.jpgOikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatuko du bihar (urriak 29) Zumaiako Udalak; ondo bidean, bihar bertran amaituko dituzte lanak. Hori dela eta, Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako. Artadiko bideko bizilagunei berriz, Oikirako bidea itxita edukiko dute, bidea goitik itxita egongo baita.

Obraren helburua da bidearen egoera hobetzea (fresaketa eta aglomeratu berriak ezarriko dituzte), bideren erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko. 26.680 euro erabiliko dituzte horretarako; horietatik 12.006 euro Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntzatik lortu da. 

Obrak eragina izango du inguruko trafikoan (printzipioz urriren 29an bakarrik): Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako;Artaditik datozenek, berriz, Oikiarako bidea itxita edukiko dute.