Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak
Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailuaren obrak martxan daude dagoeneko. Proiektu honen helburua herritarren mugikortasuna erraztea eta auzoko irisgarritasuna hobetzea da. Igogailu berriak hiru geldiune izango ditu: Itzurunbidea pasealekua, erdialdeko belargunea eta Larretxoko goialdeko pasabidean.
Itzurunbideko igogailua eraikitzeko obrak martxan daude dagoeneko. Igogailuak Itzurunbidea pasealekua eta Larretxo auzunea lotuko ditu, eta helburua da herritarren mugikortasuna eta auzune horretako irisgarritasuna hobetzea. Zumaiako Udalak 671.298 euroko inbertsioa egingo du lan hauetarako, eta Construcciones Urdinberri, S.L. enpresa arduratuko da obra egiteaz. Eraikuntza lanak hasi dituzte dagoeneko, eta zortzi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da.

Igogailu berriak hiru geldiune izango ditu: Itzurunbidea pasealekua, erdialdeko belargunea eta Larretxoko goialdeko pasabidean. Proiektuan jasotzen denez, egitura honek ibilbide irisgarria bermatuko du, eremuaren topografia kontuan hartuta. Gainera, lehen eta bigarren pisuko geldiaren eremuak txukunduko ditu Udalak.
Espero baino gehiago luzatu da igogailu hau egiteko prozesua. Hasiera batean aurkeztutako proiektuetan hobekuntzak txertatu behar izan ziren lehenengo, bizilagunen ekarpenak entzun ondoren. Gainera, lehenengo deialdia hutsik gelditu ondoren, Udalak proiektuaren aurrekontua igota, bigarren deialdi bat argitaratu behar izan zuen.
Bizilagunentzat oharra:
Obrek irauten duten bitartean, igogailua egingo den inguruneko zenbait aparkaleku deuseztatuta egongo dira, obra egiteko beharrezko materiala eta egiturak gordetzeko.

Albiste erlazionatuak
Irisgarritasun Plana
Irisgarritasuna
- Itzurunbidea itxiko dute bihar (uztailak 8), margoketa lanekin jarraitzeko 2025/07/07
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostiral honetan (uztailak 4), igogailuaren egituraren margoketa-lanak tarteko 2025/07/03
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03
Hirigintza
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
- Zumaiako Udalak aldibaterako arkitekto tekniko bat kontratatuko du, Lanbideren bitartez 2025/09/04
- Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da astearte honetan, Komentuko lorategia eraberritzeko lanak tarteko 2025/08/11
Auzoak
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Itzurunbideko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko lan osagarriak egingo ditu Udalak 2025/09/19
- Zabalik dago auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 2025/06/24
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



