2012an jaiotakoentzako ate ireki saioak eta jolasak egingo dituzte Gaztegunean
Ekaina eta uztaila guztian zehar hezitzaileak eta zerbitzua ezagutu ahal izateko aukera izango dute aurten 12 urte betetzen dituztenek. Lehenengo saioa astezken honetan bertan (ekainak 5) izango da, 17:00etatik aurrera.
Datorren ikasturtetik aurrera 2012n jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute Gaztegunean –12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendutako espazioa da honakoa–. Zerbitzua eta hezitzaileak ezagutu ditzaten, ate ireki saioak egingo dituzte ekainean eta uztailean zehar.
Lehenengo hiru saioetan (ekainak 5, 12 eta 19) horientzat bakarrik irekiko dute Gaztegunea, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Espazioa eta bertako funtzionamendu eta materiala ezagutzeko aukera izango dute hiru asteazkenetan, jolas librean eta inprobisazioan oinarrituz.
Hiru saio horiek pasata, astelehen goizetan zabalduko dute Gaztegunea eurentzat, 10:00etatik 14:00etara. Egun horietarako gidatutako ekintzak antolatu dituzte Gazteguneko hezitzaileek:
-
Ekainak 24: Taldekako errelebo lasterketa
-
Uztailak 1: Errioan bainua
-
Uztailak 8: Baseball txapelketa
-
Uztailak 15: Ur-jolasak
-
Uztailak 22: Zapiaren jolasa
Gaztegunearen edo ekintzei buruzko edozein zalantza izatekotan hezitzaileekin harremanetan jartzera deitu dituzte nerabeak zein haien gurasoak. Horretarako bi telefono zenbaki zehaztu dituzte: 633467132 edo 688612940 (Ane eta Irati).

Albiste erlazionatuak
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17



