2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan
Lehenengo hiru saioak arratsaldez izango dira, eta, espazioa, funtzionamendua eta materiala ezagutzeko erabiliko dituzte. Ekainaren amaieratik aurrera, berriz, askotariko jolas eta ekintzak egiteko aukera izango dute, goizetan; slackline, ur-jolasak eta volleyball saioa egingo dituzte, besteak beste.
Datorren ikasturtetik aurrera 2003an jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute Gaztegunean. Lehenago, ordea, Gaztegunea ezagutzeko aukera izango dute. Ekaineko eta uztaileko asteazkenak haientzat gorde dituzte, lokala, zerbitzuaren nondik norakoak eta hezitzaileak bertatik bertara ezagutzeko.
Lehenengo hiru saioak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 20:00etara. Espazioa, funtzionamendua eta materiala bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute lenenego saio hauetan, jolas librean eta inprobisazioan oinarrituta:
- Ekainak 4, asteazkena
- Ekainak 11, asteazkena
- Ekainak 18, asteazkena
Gainontzeko asteetan ordutegia aldatuko dute: goizez izango dira saioak, 10:00etatik 14:00etara. Saio hauetan, askotariko jarduerak egiteko aukera izango dute herriko nerabeek:
- Ekainak 25, asteazkena: Slackline
- Uztailak 2, asteazkena: Kanposantuzka
- Uztailak 9, asteazkena: Ur-jolasak
- Uztailak 16, asteazkena: Zapi-jolasa
- Uztailak 23, asteazkena Volleyball saioa
Edozein zalantza izatekotan, jarri Gazteguneko hezitzaileekin harremanetan (Irati eta Ane): 633467132 edo 688612940.
Gaztegunea, nerabeentzat espazio hezitzailea
Gaztegunea 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da, nerabeei behar bezalako arreta eman nahi dien erreferentziazko tokia. Gaztegunean bertan, alde batetik zuzendutako ekintzak eramaten dira aurrera: tailerrak, txapelketak, eskulanak, jolasak, sukaldaritza... eta bestetik, gazteek beren kasa ekintza libreak egiteko aukera izaten dute autonomia eta autokudeaketa garatzeko.
Lauhilero gai orokor bat lantzen da ezagutzak helarazteaz gain, euren iritzi kritikoa aktibatzeko: sexu heziketa, hezkidetza, kontsumoak, harremanak, emozioak… Eta opor garaietan programazio eta ordutegi berezia eskaintzen da: egunpasak, gaua pasatzera, kirol-jarduerak…
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Gaztegunea
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



