Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean

2025/06/04

Uda honetarako ere nerabeeri zuzendutako egitarau erakargarri eta zabala prestatu dute. Txangoetara joateko izena emateko azken eguna ekainaren 9a (astelehena) izango da.

gaztegunea.txangoak.pngUda hastear den honetan, Kale Heziketa programako eta Gazteguneko hezitzaileek uztailerako prestatutako programaren berri eman dute. Hiru jarduera antolatu dituzte elkarlanean, bi zerbitzuetan parte hartzen duten nerabe eta gazteek elkarren artean giro onean harremantzeko aukera izan dezaten, eta bi zerbitzuak herri mailan ezagutzera emateko. 

Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, ekainaren 9a (astelehena) baino lehen. Beharrezkoa izatekotan, zozketa bidez banatuko dituzte plazak. Irakurri oharrak albistearen amaieran.

Honakoak dira antolatu dituzten ekintzak:

  • Deba-Mutriku ibilaldia eta Mutrikuko igerileku naturala: ekainak 26, osteguna
  • Arbolismo (Igeldo): uztailak 10, osteguna
  • Surfa (Zarautz): uztailak 17, osteguna

Gaztegunean egunpasak eta bazkaria

Gazteguneak bere programazio propioa ere sortu du. Ohiko programazioaz gain, honako irteerak antolatu dituzte, bakoitzean 24 plazarekin:

  • Escape Room (Getaria): ekainak 24, asteartea
  • Igerileku irekiak (Hernani): uztailak 1, asteartea
  • Zarauzko Portua: uztailak 3, osteguna
  • Paddle Surf (Deba): uztailak 8, asteartea
  • Paintball (Zubieta): uztailak 15, asteartea
  • Zumaia-Askizu ibilaldia eta pala saioa: uztailak 22, asteartea
  • Gazteguneko azken festa: uztailak 24, osteguna

Ohar garrantzitsuak:

  • Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea (azken eguna: ekainak 9, astelehena):
    • 688612940 eta 633467132 (Gaztegunea)
    • 688850239 (Kale Heziketa Programa)
    • Aurrez aurre
  • Izena eman ondoren, txangora joan ezingo duenik egotekotan, abisua eman beharko du
  • Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa izatekotan zozketa bidez banatuko dira plazak. Zozketa egin ondoren, Whatsapp bidez edo ahoz jakinaraziko zaie nerabeei.
  • Txangoen inguruko informazio xehea emateko, eta hezitzaileak ezagutzeko aukera izan dezaten, guraso eta tutoreei zuzendutako bilera bat izango da ekainaren 17an (asteartea), 16:00etan Gaztegunean.

gaztegune.uda.png