2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran

2025/09/23

Irailaren 25ean, ostegunez, ohiko osoko bilkura egingo du Zumaiako Udalak. Besteak beste, 2026ko ordenantza fiskalak bozkatuko dira, baita udal plantilla organikoaren aldaketak eta taxien tarifak ere.

Zumaiako Udalak ohiko osoko bilkura deitu du datorren ostegunerako (irailak 25). Beti bezala arratsaldeko 18:00etan izago da, udaletxeko pleno aretoan. Saioan gai garrantzitsuak jorratuko dira, tartean 2026rako ordenantza fiskalen proposamena onartzea.

Halaber, udal plantilla organikoaren aldaketa bat ere aztertuko dute: Argi Yeregi zinegotziaren dedikazio partziala dedikazio osora aldatzea, eta Aitor Manterolaren dedikazio partziala ezeztatzea. 2025eko lanpostuen zerrendaren aldaketak ere bozkatuko dituzte, baita datorren urterako taxien tarifak ere. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmenaren luzapena aztertuko dute.

> Osoko bilkura 2025/09/25