Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak
Estazio kaleko lursail bat erosteko kreditu aldaketa onartzeari ere baiezkoa eman zioten; bizilagunentzat aparkalekuak egokituko ditu Udalak eremu horretan.
Atzo onartu zen Zumaiako Udalaren eta Sukia Eraikuntzak SL enpresaren arteko hitzarmena, behin betiko izaeraz, Torreaga 12 eremuan eraikiko diren 46 babes ofizialeko etxebizitza, 17 trasteleku eta garajeen zozketa eta esleipena arautuko duena. Zumaiako Udala eta Sukia enpresa eraikitzailearen arteko hitzarmena izango da, honakoa baita etxebizitza-blokea eraikiko duena. Udalbatzak ahobatez eman zion baiezkoa behin betiko onarpenari.
Orain, hurrengo pausoa, deialdi ofiziala argitaratzea izango da. Orduan eman beharko dute izena etxebizitza horien zozketan parte hartu nahi dutenek. Ondo bidean, urriaren erdialdean zabaldu da epe hori. Zumaiako Udalak garaiz eta behar bezala emango die honen inguruko informazioa herritar guztiei.
> Torreagako BOE etxebizitzei buruzko informazioa
Bigarren gai bat ere aztertu zuten: Mendiaraiz enpresa zegoen eremuko lursaila erosteko kreditu aldaketa onartzea. Zumaiako Udalaren asmoa da eremu horretan bizilagunei zuzendutako aparkaleku-gunea egokitzea. Hurrengo hilabeteetan egingo ditu lanok.
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
Etxebizitza
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
- Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/16



