Anton Egigurenen erakusketa abenduaren 13an inauguratuko da
Ostiral honetan inauguratu da Anton Egiguren margolari zumaiarraren lanek osatutako erakusketa, 19:00etan Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa abenduaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Mihise gaineko akriliko sorta zabalak osatzen du Oxforden egongo den erakusketa. Hainbat tamainatako lanak egongo dira aretoan, gehienak formatu txikikoak. Erretratuak dira gehientxuak, eta bodegoiak eta paisaiak ere badaude, azken horiek formatu handikoak.
Pieza infografiko bat ere badago erakusketan, 1953-1954 urte bitartean Zumaiako haurrek izandako lehen jaunartzearen argazki zahar batetik abiatuta.
Abenduaren 13tik 29ra bitartean egongo da erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Albiste erlazionatuak
Erakusketak
Kultura
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/03/06