Ardantzabideko bizilagunek ez dute TAO sistemaren urte osoko tasa ordaindu beharko, eremu horretan aldaketak izango direlako

2020/12/22

Ardantzabideko eremua urte osoko TAO eremutik kanpo egotea aurreikusten du Udalak. Hori horrela izanik, eremu horretako egoiliarrei ez zaie urte osoari dagokion tasa kobratuko.

TAO sistema berpentsatzeko prozesuan murgilduta dago Udala. Ordenantza berrian Ardantzabideko eremuan aldaketak egitea aurreikusten da: eremua urte osoan araututa egon beharrean, udako aldian soilik arautzea da planteatzen dena.

Hori horrela izanik, Udalak ez du eremu horri lotutako urte osoko tasarik kobratuko. Helbideratu gabe dutenek ere ez dute ordainketa egin beharko. Eremu horretako bizilagunek udako aldirako txartela eskuratzeko gainontzeko herritarren prozedura berdina jarraitu beharko dute.