Arkitekto teknikoaren hautaketa prozesuaren barruan merituen behin behineko puntuazioak ikusgai
Erreklamazioak jartzeko epea irailaren 24ra arte egongo da zabalik.
Zumaiako Udalak Lanbideren bidez arkitekto tekniko bat kontratatuko du, aldibaterako. Hautatutako pertsonak, lehenik, baja egoeran dagoen arkitekto tekniko bat ordezkatuko du, eta ondoren sei hilabetez jardungo du udal zerbitzuetan errefortzu gisa. Horrez gain, hautaketa prozesu honetatik lan-poltsa osagarri bat sortuko da, udal zerbitzuetan oporrak edo bestelako beharrak estaltzeko.
Prozesuaren barruan, merituen behin behineko puntuazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea irailaren 24an (asteazkena) amaituko da.
> Merituen behin behineko puntuazioak eta informazio guztia: Arkitekto teknikoaren kontratazioa
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



