Arropa biltzeko edukiontziak aldatuko dira Zumaian ere
Gaurtik biharrera bitartean ez da arropa biltzeko edukiontzirik egongo.
Gaur (otsailak 2) kenduko dituzte Zumaiako arropa biltzeko edukiontzi guztiak. Beraz, egokitzapen lanak direla eta, ez da arropa-edukiontzirik egongo erabilgarri asteartetik asteazkenera bitartean.
Udal Elkartetik dei egin nahi zaie zumaiar guztiei, asteartean (otsailak 2) arroparik atera ez dezaten; eta bide batez, barkamena eskatu hobetze-lanak sor ditzaketen eragozpenengatik. Asteazkenean bertan jarriko dira ordezko edukiontzi berriak.
Urola Kostako Udal Elkarteak arropa eta ehunkiak jasotzeko zerbitzua indartuko du eskualdeko 5 udalerrietan. Pasa den asteburuan ekin zitzaien arropa-bilketa zerbitzua hobetzeko lanei, Aiako, Orioko eta Zarauzko edukiontzi-aldaketekin.
Gaur egun, arropa bilketarako 26 edukiontzi daude eskualde osoan zehar. Gaikako bilketaren baitan, arropa ere egoki kudeatu beharreko hondakina da. Berrerabili daitekeena, gainera. Horiek guztiak berritzeaz gain, beste 35 edukiontzi berri ere jarriko dira zerbitzua indartu eta hobetzeko.
Albiste erlazionatuak
Hondakinak
- Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian 2024/06/12
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07