Asfaltatze lanak egingo dituzte egunotan Axular ibiltokian, eta errepidearen zati bat itxita egongo da asteartetik ostegunera
Asfaltatze lanen ondorioz, Axular ibiltokiko errepidea itxita egongo da apirilaren 1etik apirilaren 3ra bitartean (asteartetik ostegunera). Lanen helburua da errepidearen egoera hobetzea, herritarren segurtasuna bermatzeko.
Zumaiako Udalak asfaltatze lanak egingo ditu Axular ibiltokian, errepidearen egoera konpontzeko. Azken urteotan zulo dezente agertu dira errepidean, eta beharrezkoa da gune osoa konpontzea.
Obrak tarteko, errepidea itxita egongo da apirilaren 1etik 3ra bitartean. Tarte honetan Bidezarreta kaletik sartu ahal izago dira ibilgailuakm eta Bidabeazpia kaletik atera.

Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



