Asteazken arratsaldean egingo dute uztaileko ohiko osoko bilkura
Bilkura 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Uztailaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, egingo da Zumaiako Udalaren ohiko osoko bilkura. Besteak beste, honako gai hauek landuko dituzte:
-
Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana: planaren hasierako onarpena bozkatuko da.
-
Kale izendegia eguneratzea: Torreaga plaza eta Alpersail kalearen izendapena berraztertuko da.
-
Komentuko barne-araudia: Komentua kultur topagune bihurtzeko funtzionamendu araudiaren hasierako onespena jarriko da mahai gainean.
-
Langile eta ordezkari politikoen soldata-igoera: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako %0,5eko igoera onartzea proposatuko da.
-
Babes ofizialeko etxebizitzak: Torreaga 12 eremuko 46 BOE, garaje eta trastelekuen zozketa eta esleipenerako hitzarmenaren hasierako onarpena eztabaidatuko da.
Horrez gain, udal gobernuaren jardunaren kontrola, kreditu aldaketa batzuk eta alkate-ebazpenen berri ere emango da.
> Osoko bilkura deialdia: 2025/07/23
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/02
- 2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran 2025/09/23



