Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko astelehenetik aurrera, uda sasoi guztian
Astelehenetik aurrera Txomin Agirreko geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek, uda sasoia dela eta. Irailaren 10era bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira. Autobus pribatuek ere herrigunera sarrera debekatuta daukate maiatzen hasieratik.
Azken uda sasoi guztietan bezala, ekainaren 26tik irailaren 10era arte (biak barne) Txomin Agirre kaiko autobus geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.
Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du maiatzaren hasieratik autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Bertakoen aparkaleku guneak asteburu eta jai-egunetan indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera 2025/03/13
- Asfaltatze lanak tarteko, hurrengo astean ezin izango da ibilgailurik sartu tren geltokiaren goiko eremuan 2025/02/25
- Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira datorren astean, grua bat jarri behar dutelako 2025/01/31
- Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da abenduaren 20ra bitartean 2024/12/02