Autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostiral honetan (abenduak 2)
Txomin Agirre kaiko zorua konpontzen ari da Portu Zuzendaritza, eta obrek irauten duten bitartean aldaketak izango dira trafikoan.
Portu Zuzendaritzak Txomin Agirre kaiko zorua konpontzen aritu da asteotan. Ostiral honetan (abenduak 2), Txomin Agirre kaiko autobus geltokiaren eremuko zorua asfaltatuko dute.
Obrak direla-eta, egun hortan, autobusek ez dute geldialdirik egingo eremu horretan, ezta Arranplako geralekuan ere. Gainera, errepidean txandakako trafikoa ezarriko da. Horrekin batera, autobus geltokiaren eta Aita Mari zinearen arteko aparkaleku batzuk ez dira erabilgarri egongo.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



