Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa

2025/11/04

Aitzuri pilotalekuan izango dira azterketak, eta hautagaiek 10:00etarako egon beharko dute bertan. Oposzio-faseko lehenengo eta laugarren probak egingo dituzte.

Zumaiako, Azpeitiko eta Getariako udalek elkarrekin abiatutako hautaketa-prozesuaren barruan, oposizio-faseko 1. eta 4. probak egingo direla 2025eko azaroaren 17an egingo dituzte, Aitzuri pilotalekuan (Victoriano Arrate hiribidea, 8).

Kontutan hartu beharrekoak:

  • Lehen proba 10:30ean hasiko da, baina hautagaiek 10:00etarako bertan egon beharko dute.
  • Azterketa hasita iristen direnek ezingo baitute proban parte hartu.
  • Hautagaiek NANa, pasaportea edo gida-baimena eta boligrafo beltza eraman beharko dituzte. 

Bigarren eta hirugarren probak egiteko datak eta xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira.

> Proba-deialdia eta hautaketa prozesuari buruzko informazio guztia