Udaltzaingoen hautaketa prozesua: behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai
Baztertutako hautagaiek irailaren 16ra arteko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.
Hainbat udaltzain lanpostu behin betiko izaeraz betetzeko hautaketa prozesua martxan dago, eta dagoeneko ikusgai dago onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda. Baztertutako hautagaiek irailaren 16ra arteko epea (hau barne) izango dute erreklamazioak aurkezteko eta, hala badagokio, akatsak zuzentzeko.
Deialdia bateratua da, eta elkarrekin ari dira Zumaiako Udala, Azpeitiko Udala eta Getariako Udala. Honakoak ez dira plaza berriak izango; lehendik existitzen diren plazak behin betiko izaeraz betetzea da xedea, herriotako udaltzaingoen jarraikotasuna eta gertutasuna bermatzeko helburuarekin.
Deialdiak lanpostu kopurua handitzeko aukera ere aurreikusten zuenez, hasiera batean aurreikusitako bost plaza horiez gain, Azpeitiko Udaleko lanpostu zerrendako lau plaza gehitu dira deialdira, eta horiek ere oposizio-lehiaketaren bidez beteko dira.
Behin-behineko zerrenda eta plaza berrien inguruko informazio osoa Zumaiako Udalaren webgunean daude ikusgai.
> Informazio guztia hemen: Udaltzaingoen hautaketa-prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17
- Arkitekto teknikoa kontratatzeko prozesuaren barruan behin betiko puntuazioak ikusgai 2025/09/29
Udaltzaingoa
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingoen Lan Eskaintza Publiko bateratua egingo dute, ‘konfiantza eta gertutasuna oinarri dituzten udaltzainak’ kontratatzeko 2025/02/19
- [BIDEOA] Tourraren eragina Zumaian 2023/06/22



