Balenciaga ontziolan izan da Iñaki Ostolaza alkatea, 'Edda Brint' ontziaren izendapen ekitaldian

2022/06/17

Balenciaga ontziolak Edda Wing konpainia norvegiarrarentzat eraiki du ontzia, eta itsasontzi ama izango da.

Edda Brint itsasontzia itsasoko turbina eolikoen eraikuntzan eta mantentze lanetan ariko diren teknikarien itsasontzi ama izateko sortu dute. 82,4 metroko luzera dauka, eta 60 lagunentzako ostatua du barnean. Gaurko izendapen ekitaldian Balenciaga ontziolako, Edda Wing konpainiako, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Zumaiako Udaleko ordezkariek hartu dute parte, besteak beste.

Balenciaga ontziola Europar Batasuneko itsas eraikitzaile pribatu nagusietako bat da, baita Zumaiako industriaren parte garrantzitsua ere. Iñaki Ostolaza alkateak industriaren garrantzian azpimarra egin nahi du gaurko egunean. "Zumaia betidanik izan da herri industriala, eta berdin jarraitzea nahi dugu", adierazi du. Haren esanetan, dagoeneko Zumaian dauden enpresak indartsu mantentzea, horietan lanpostu duinak bermatzea, eta enpresa berriak erakartzea dira Udal Gobernuaren erronketako batzuk. Horretarako, herriko enpresekin harremanak estutzeko eta enpresa berriak Zumaiara erakartzeko pausoak emateko borondatea agertu du.

WhatsApp Image 2022-06-17 at 3.16.15 PM.jpeg

WhatsApp Image 2022-06-17 at 3.16.44 PM.jpegWhatsApp Image 2022-06-17 at 3.16.00 PM.jpeg