Macarbox enpresak lantegi berria zabalduko du Zumaian
INZU taldearen arabera “inbertsio eta lanpostuetan apustu sendoa” egingo dute lantegi berriarekin. Urte amaierarako fabrika martxan egotea aurreikusten dute.
Egurko izandako pabilioian -Basusta Bidean- planta berria zabalduko du INZU taldeko Macarbox enpresak. Kartoia ekoizteko makinak egingo dituzte bertan, eta enpresako ordezkarien arabera, “taldeak apustu sendoa egingo du lantegi berrian, bai inbertsioei zein lanpostuei dagokionez”. Lanpostu gehienak makina-erreminta arlokoak izango dira, eta administrazio arloko lanpostuak ere sortuko dira. Urte amaierarako lantegi berria martxan egotea aurreikusten dute enpresako arduradunek.
Macarbox enpresak Egurko izandako pabiloian irekiko du fabrika berria
Iñaki Ostolaza alkatea eta INZU taldeko ordezkariak harremanetan izan dira azken hilabeteotan. Enpresa taldeak Egurko izandakoaren pabilioiaren jabeekin akordioa itxi ondoren bildu dira bi aldeak, eta Udalaren izenean enpresari ongi etorria emateaz gain, Macarboxeko ordezkariek Zumaiako planta berrirako dituzten asmoak azaldu zizkioten Ostolazari.
Ostolazaren esanetan, Udal Gobernuarentzat apustu garrantzitsua da Zumaiako ehun industriala indartsu mantentzea. Bide horretan kokatu du duela hilabete Xey industrigunea biziberritzeko SPRILUR sozietatearkin sinatutako akordioa, eta bide berean Macarboxek Zumaian planta berria zabaltzea albiste oso pozgarria dela adierazi du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
Lanpostuak
- Balenciaga ontziolan izan da Iñaki Ostolaza alkatea, 'Edda Brint' ontziaren izendapen ekitaldian 2022/06/17
- Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesuko proba praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak 2021/03/01
- Udaleku irekietako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea bihar zabalduko da 2021/03/01
Industria
- Zumaiako Udalak 'Balenciaga ez itxi!' lelopean ostiralerako antolatutako manifestazioarekin bat egiten du 2024/11/26
- Hitzarmena sinatu dute Zestoa, Zumaia, Deba eta Itziarrek, herritarrei eman beharreko zerbitzua hobetu eta estrategia bateratuak martxan jartzeko 2022/06/23
- Balenciaga ontziolan izan da Iñaki Ostolaza alkatea, 'Edda Brint' ontziaren izendapen ekitaldian 2022/06/17
- Oikiako industrialdean 69.000 metro koadro atonduko ditu Sprilur-ek, enpresa berriak erakartzeko 2021/12/16