Beobideren erakusketako bisita gidatua egingo dute ostegunean
Ismael Manterolak gidatuko du "Beobide 1891-1969" erakusketaren bisita gidatua ostegun arratsaldean. Bisita euskaraz izango da eta aurrez izena eman beharko da.
Bisita ostegunean, hilaren 12an, izango da 18:30ean. Taldea mugatua izango da, eta aurrez izena eman beharko da:
- Alondegia Kultur Etxean: 09:30-14:00
- 943861056 telefonoan
- kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.
Oharra: Bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu gehienez.
Albiste erlazionatuak
Bisita gidatua
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



