Beste hilabetez egongo da itxita Aitzuri frontoiaren atzeko errepidea

2021/02/26

Nortegas enpresa gas sarearen desbideraketa lanak egiten ari da Aitzuri frontoiaren inguruan. Hodien konponketan izandako arazo batzuk tarteko, errepideak itxita jarraituko du.

Nortegas enpresa gasaren desbideraketa lanak egiten ari da Aitzuri frontoiaren inguruan. Eremu horretan eraikiko da Zumaiako DBHko eraikin berria, eta partzela eraikigarria izateko, gasaren desbideraketa lanak egin behar dira lehenago. Lan horiek egiteko Udalak eta Nortegasek akordioa egin dute: Nortegas izango da sarea egitearen arduraduna, eta Udalak obra zibila egingo du. Bi hilabeteko iraupena izango dute lanek.

Nortegasek urtarrilaren erdialdean hasi zuen obra, eta duela bi astetik Aitzuri frontoiaren atzeko errepidea itxita egon da, eremu horretan zenbait lan egin behar direlako. Hodien konponketan izandako arazo batzuk tarteko, errepidea beste hilabetez itxita egongo da.