Bizikletak garbitzeko gune berria kiroldegi kanpoan
Garbiketa guneko giltza kiroldegian bertan eskatu beharko da, eta kiroldegiko bazkideek zein txirrindularitza elkarteko kideek erabili ahal izango dute.
Zumaiako Udalak bizikletak garbitzeko gunea egokitu du kiroldegi kanpoaldean, sarreraren eskubitara dagoen aldapan. Kiroldegiko erabiltzaileek zein txirrindularitza elkarteko kideek erabili ahal izango dute bizikletak garbitzeko gunea. Bizikleta garbitu nahi dutenek kiroldegian eskatu beharko dute giltza.
Arritxu Iribar Kirol zinegotziaren arabera gero eta gehiago praktikatzen da mendiko eta errepideko txirrindularitza, eta espero du gabiketa gunea txirrindularientzat probetxugarria izatea. Halaber, gogorarazi du Fielatoan bizikletak konpontzeko gunea erabilgarri dagoela.
Takila zerbitzua kiroldegian
Kalean korrika egiten duten kiroldegiko bazkideek takila zerbitzua izango dute aurrerantzean. Takiletako giltza kiroldegiko harrera-gunean eskatu beharko dute erabiltzaileek, eta jarduera amaitzean giltza itzuli.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06