'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan
Proiekzioa 19:30ean izango da, Aita Mari zineman. Sarrera doakoa da.
Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren Zumaiara ere iritsiko da beste urte batez. Film laburren proiekzioa izan zen ekainean, eta, orain, irailaren 21ean, bigarren saio bat ikusteko aukera izango dute zumaiarrek.
Sébastien Lifshitz frantziarrak zuzendutako Casa Susanna film dokumentala (2022) emango dute Aita Mari zineman. Bertsio originalean, ingelesez, proiektatuko da filma, euskarazko azpitituluekin. Saioa 19:30ean izango da, eta sarrera doakoa da. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatzen da filma, Estatu Batuetako landa sakonean, Catskill mendien magalean. Stonewall eta queer eta cishetero bezalako kontzeptuen teorizazioa baino lehen sortu zen Casa Susanna, emakumez janztea gustatzen zitzaien gizonak edo/eta emakume moduan identifikatzen zirenak hartzen zituen oporretako egoitza. Zuzendariak Casa Susannako bizitzari buruzko argazki eta dokumentazio grafiko bilduma eskerga bildu du dokumentalean, gaur egun 80 urte dituzten Diane eta Kate protagonisten ahotsarekin. Garai hartan, gizonak ziren eta erakunde sekretu horren parte ziren. Gaur transexualitatearen lehen garaietako kapitulu ahaztua kontatzen dute.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
LGTBI
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23



