Zorionak, Lucia!
Lucia Lacarra ballet dantzariak Espainiako Arte Ederren Merezimenduaren Domina jaso du gaur. Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eskaini nahi dizkio Lacarrari lortu duen aitortzagatik.
Lucia Lacarra ballet dantzari zumaiarrak 2023ko Arte Ederren Merezimenduaren Domina jaso du gaur Sevillan (Espainia) egindako ekitaldian. Zumaiako Udalaren izenean bertan izan dira Iñaki Ostolaza alkatea, Marina Bidasoro kultur zinegotzia eta Miriam Romatet kultur teknikaria, dantzariaren gonbitez.
Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria da honakoa, eta sortze artistiko eta kulturalaren esparruan nabarmendu diren pertsona edo erakundeak zein zerbitzu azpimarragarriak egin dituztenak aitortzen dituzte. Lucia Lacarra dantzaria ballet klasikoan egindako ibilbideagatik saritu dute, eta Espainiako Kultura Ministerioak ematen dituen Arte Ederren Urrezko Dominak jasoko dituzten 37 artista edo agenteetako bat da.
Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eskaini nahi dizkio Lacarrari lortu duen aitortzagatik, eta bere ibilbide guztian zehar egin duen eta egiten ari den lan bikainarengatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkio urte guztiotan Zumaiarekin eta zumaiarrekin mantendu duen lotura estuagatik, eta, aurrerantzean ere bidelagun izaten jarraitzea desio du.
Zorionak, Lucia!
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



