"DIVINA COMMEDIA" GAUR, ZUMAIAKO UDAL MUSIKA BANDAREN ESKUTIK

2016/11/19

Arratsaldeko 7etan komentuan egingo den kontzertu honetan Dante Alighierik bere 'Divina Commedia' liburuan egiten duen ibilaldia egitera gonbidatzen gaitu bandak, horretarako R.W Smith eta O. Navarroren musikarekin batera Esti Curiel narratzailearen laguntza izango dute infernutik paradisura dijoan bidean galdu ez daitezen.