Sexberdinak antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 10ean, Oxford aretoan
Ostiral honetan jarriko dituzte sarrerak salgai, turismo bulegoan. Sarrera kopurua mugatua izango da, ikusleek gurpildun aulkitik ikusiko baitute antzezlana. Bi emanaldi eskainiko dituzte Telmo Irureta eta Aitziber Garmendiak: 20:00etan lehenengoa, eta 22:00etan bigarrena.
Geuretik Sortuak ekimenaren baitan sortu du Tanttaka teatroak Sexberdinak antzezlana. Kepa Errasti eta Telmo Iruretak sortu dute obra, eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Telmo Irureta bera eta Aitziber Garmendia ariko dira aktore lanetan. Ezezagun izatetik lagun izatera pasa diren bi lagunen istorioa kontatuko dute, maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai hartuta.
Emanaldi berezia eskainiko dute, ohi ez bezala, Oxford aretoan, eta ikusleek gurpildun aulkietatik ikusiko baitute antzezlan osoa. Ondorioz, sarrera kopurua mugatua izango da antzezlan honetarako.
Ostiral honetan bertan jarriko dituzte salgai sarrerak turismo bulegoan, eta herritar bakoitzak bi sarrera soilik erosi ahal izango ditu gehienez. Sarrera orokorrak 6 euro balio ditu, eta gazte txartelarekin 4 euro ordaindu beharko dira.
Gaur Bost teilatu filma, bihar Bidaide antzezlana
Gaur bertan (ekainnak 2, osteguna) Bost teilatu filma ikusi ahal izango dute zumaiarrek Aita Mari antzokian, "bost teilaturen azpian jazotako bost istorio laburren bilduma". Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra. Hain justu, Sambou Diaby eta Kandido Uranga aktore zumaiarrek interpretatzen dituzte Muga laburreko bi protagonistak. Emanaldia doakoa izango da.
Bihar (ekainak 3, ostirala) Metroakoadra sormen laborategiak sortutako Bidaide antzezlana izango da Aita Mari antzokian. Maite Aizpurua aktore zumaiarrak hartu du parte antzezlanaren sorkuntzan, eta aktore lanetan ere ariko da. Zerk mantentzen du kultura herri batean bizirik? Galdera horri erantzungo dio Metrokoadroka sormen kolektiboak, herriko ikusleekin batera. "Ikustezina den bizitza guzti hori herriz herri aztertu nahi izan dugu", azaldu du Maite Aizpuruak. Site specific formatuko antzezlana prestatu dute, hau da, tokian tokira egokitutako lana. "Eduki aldetik herri bakoitzera moldatzen pieza aurkeztuko dugu", esan du. Antzezlanerako sarrerak salgai daude turismo bulegoan.
Albiste erlazionatuak
Geuretik Sortuak
Kultura
- Esti Curielen 'Lehen zanbuila', ostegunean Oxford aretoan 2023/09/25
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Gaur zabalduko ditu ateak Aita Mari aretoak, teloi berriarekin jantzita 2023/09/08
Euskara
- Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketara aurkezteko epea 2023/09/19
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Gaël Fayeren 'Ene herri txikia' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2023/09/07
- Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/21