Donostiako Klasikoak eragina izango du Zumaiako trafikoan larunbat honetan (abuztuak 2)
Txirrindulariak eguerdi partean pasatuko dira Zumaiatik, eta horrek eragina izango dute autoen sarrera-irteeratan, 11:45etik 13:00era bitartean.
Abuztuaren 2an (larunbata) egingo dute Donostiako Klasikoa txirrindularitza-proba. Zumaiara Getariatik iritsiko dira, eta Zestoaruntz egingo dute bidea. Zumaia erdigunea 12:48 inguruan zeharkatuko dute.
Dena den, txirrindularien, antolatzaileen zein herritarren segurtasuna bermatzeko, lehenago itxiko dute errepidea. Zumaiako sarrera-irteerak itxita egongo dira 11:45-13:00 bitartean. Halaber, tarte horretan Patxita Etxezarreta ibiltokia ez da erabilgarri egongo, beraz, herria bitan zatituta egongo da.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



