Ekainaren 11ean, TRAFIKO ALDAKETAK Zarauzko Triatloia dela eta

2016/06/10

Ekainaren 11ean Zarauzko Triatloia jokatuko da eta 14:00etatik 17:45ra bitartean izango ditu eraginak Zumaiako udalerrian, izan ere tarte horretan N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko norabidean. Bitarte horretan honako neurriak hartzeko proposamena aurkezten da, antolakuntzak burutu duen Trafiko Planaren arabera

Zumaiara iristeko, Zarauztik: 14:00etatik 16:00etara, N-634 errepidetik joan ahal izango da normaltasunez, lasterketaren kontrako norabidean. 16:00tatik 17:45tara, Zarautzen N-634 errepidea itxi egingo denez, ibilgailuak Zarauzko atzealdetik bideratuko dira (Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena) eta Meaga gaina Oikiatik jarraitu ahal izango dute Zumaiaraino; 17:45etatik 18:45etara, autoak Zarauzko atzealdetik bideratuko dira eta gero hortik N-634 errepidetik jarraitu ahal izango dute normaltasunez. Autopistatik irteten diren ibilgailuek ezingo dute Zumaiara ohiko bidetik sartu 14:45ak eta 17:30ak bitartean. Saihesbidea: Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua izango da.

Itziarretik: 14:50etatik 17:30etara N-634 errepidea itxita egongo da Narrondotik aurrera eta Saihesbidea: Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua izango da. Eta Azpeitia-Zestoatik: 14:45etatik 17:30etara GI-631 errepidea itxita egongo da Iraetatik aurrera (bidegurutzean), kasu honetan, saihesbidea Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua izango da.

 

Zumaiatik irteteko

Zumaiatik irteteko Itziar aldea N-634 errepidea normaltasunez erabiliko da uneoro. Zestoa-Azpeitia aldera, Narrondotik eta GI-631 errepidea normaltasunez igaro ahal izango da. Zarautz aldera, 14:00etatik 17:45etara N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko noranzkoan eta autopistatik joan beharko da. Dena den, 16:45ak arte ibilgailuak pasatzen utzi daitezke Getarian gelditzeko asmoa badute. Kirol-portura sartu nahi duten ibilgailuei pasatzen utziko zaie.

Garraio publikoa

Bitarte horretan garraio publikoan ere eragina izango du triatloiak eta hainbat zerbitzuetan. Hala, Zumaiako geldiuneak ezabatu egingo dira hainbat zerbitzuetan: Ondarroa-Zumaia (14:45); Zumaia-Ondarroa (15:10) eta Zumarraga-Zumaia (15:15). Bestetik, Zumaia-Zumarraga (16:45); Zumaia-Donostia (15:30 eta 16:00) eta Donostia-Zumaia (15:45 eta 17:00) zerbitzuak ezabatu egingo dira. Bitarte horretan, autobus zerbitzu berezia ezarriko da Zumaiatik Getariara eta Getariatik Zumaiara lanzadera moduan Patxita Etxezarretako geltokian.

Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa, 17:10etako zerbitzua burutzen duen autobusa, P. Etxezarreta geralekura iritsiko da ordezko ibilbidetik.

Lurraldebus-eko informazioa hemen

Zarauzko Triatloiaren informazioa hemen