Errege Magoek kabalgata egingo dute urtarrilaren 5ean
Itsasoz iritsiko dira Hiru Errege Magoak, 18:30ean, eta herrigune osoa zeharkatuko dute. Jende pilaketak saihesteko, 18:00tatik hasi eta kabalgata abiatu bitartean Zubiaundia eta Itsas Kiroldegi ingurua itxita egongo dira.
Urtarrilaren 5ean herrigune osoa zeharkatuko dute Hiru Errege Magoek. Ibilaldia ohi baino luzeagoa izango da, eta beharrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea. Gainera, jende pilaketak saihesteko, aurten ez dute goxokirik jaurtiko.
Itsas kiroldegiko pantalanean hartuko dute lurra Errege Magoek, eta beraien laguntzaile guztiekin batera Alai auzunetik hasiko dute ibilaldia. Sagarbidetik pasa, eta Aita Mari auzunetik pasata iritsiko dira Zubitxikira. Txomin Agirre kaia zeharkatu eta Erribera kalean sartuko dira jarraian, eta hortik, Pantxita Etxezarretan aurrera eginda utziko dute Zumaia.
Postontziak Gernika parkean
Segurtasuna bermatzeko aurten urtarrilaren 4an ez dute gutunik bilduko erregeek. Edonola ere, haurrek Gernika parkean jarritako postontzietan utzi ditzakete gutunak. Udal langileek kabalgataren amaieran emango dizkiete gutunak Hiru Errege Magoei.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07