0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak
Bi saio eskainiko ditu: bata otsailaren 3an, jolasari buruzkoa; bestea otsailaren 24an, agresibitatea eta identitatearen bueltakoa. Izen-ematea urtarrilaren 16tik 23ra bitartean egin beharko da.
Guraso Eskolen barruan, bi bizipen tailer izango dira otsailean. 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako saioak dira, eta Jon Urdineta psikomotrizistak gidatuko ditu saioak. Jolasaren garrantziaz ariko dira lehen saioan, eta agresibitatearen eta identitatearen inguruko gaiak jorratuko dituzte bigarrengoan. Bi saioak arratsaldez egingo dituzte, 17:30etik 19:30era bitartean.
Izen-ematea urtarrilaren 16tik 24ra bitartean egin beharko da, Branka Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo e-mail bidez (brankaharrera@zumaia.eus). Matrikularen prezioa 21,75 eurokoa izango da. Antolatzaileek bi gurasoen parte-hartzea gomendatzen dute, eta aurreko urteetan parte hartu ez duten familiek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan.
Zumaiako Udala da ekimenaren antolatzailea, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du programak.

Albiste erlazionatuak
Herri hezitzailea
Haurrak
Guraso Eskolak
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26



