'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean

2025/12/18

Bi saio egingo dituzte: bata goizean, eta bestea arratsaldean. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, abenduak 19a (ostirala) bitartean ingurumena@zumaia.eus e-mailera mezua bidalita.

Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta ikasketa eta dibertsio kontzeptuekin loturak sortuz. Tailerra 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta norberaren trebetasunak lantzeaz gain, talde lana indartzea du helburu. Hiruzpalau esperimendu gauzatuko dituzte taldeka, eta saioan zehar esperimentu batetik bestera joateko aukera izango dute partaideek.

Abenduaren 30ean bi tailer egingo dituzte, bata goizean 10:00etatik 12:00etara, eta bestea arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, abenduaren 18tik 19ra bitartean ingurumena@zumaia.eus e-mailera mezua bidalita.

KIMIKARIN.PNG