Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian
Egun osoko egitaraua izango da larunbat honetan, ekainaren 7an. Mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutzea ditu helburu ekimenak. Arratsaldeko txirrindulari probak (16:00-17:30) trafikoan eragina izango du; Axular ibiltoki inguruko zenbait kale erabat itxita egongo dira.
Bizikleta Egunaren barruan, goizeko 09:30etik 18:00etara bitartean egitarau zabala izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Haur, gazte eta helduei zuzendutakoa izango da Bizikleta eguna, eta helburuak dira mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutaraztea dira.
Bi irteerarekin hasiko dute eguna: 09:30ean abiatuko dira 12 urtetik gorako gazte eta helduak, Elorriaga aldera, eta 10:00etan izango da 8-11 urte bitarteko haurren txanda. Horiek guztiek mendiko bizikleta eta kaskoa beharko dituzte irteeran parte hartzeko. Parte hartzaile guztiei ogitartekoa banatuko zaie 11:30ean, eta 14:00etan elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute.
Arratsaldean, berriz, alebin eta infantil mailako txirrindulari proba izango da. 17:30etan izango da probako sari-banaketa ekitaldia.
Trafikoan aldaketak:
Arratsaldeko txirrindulari probak eragin nabarmena izango du Axular ibiltoki inguruko trafikoan. Honako kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira 16:00etatik 17:30era bitartean:
- Axular ibiltokia
- Bidabeazpia kalea
- Bonbillobekoa kalea
- Bidezarreta kalea
- Jadarre auzunea
16:45-17:00 bitartean trafikoa zabalduko da tartez batez, bizilagunen autoen sartu-irtenak ahalbideratzeko.
Egitaraua:

Albiste erlazionatuak
Haurrak
Gazteak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



