3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an
Gipuzkoako 3x3 U17 kluben arteko txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute herrian. Horrez gain, Zumaiako haur eta gazteei zuzendutako txapelketak egingo dituzte; parte hartu nahi dutenek kiroldegian eman beharko da izena, maiatzak 12 baino lehen.
Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak bat egin dute Gipuzkoako 3x3 U17 kluben arteko txapelketa ofizialaren azken jardunaldia Zumaian jokatzeko. Ekitaldia maiatzaren 18an izango da, Eusebio Gurrutxa Plazan. Saskibaloi zaleek aukera izango dute kirol jardunaldi berezi batez gozatzeko.
Txapelketa ofizialaz gain, Zumaiako haur eta gazteei zuzendutako 3x3 txapelketa bat antolatu da, parte hartzea sustatzeko helburuarekin. Bi kategoriatan banatuta izango da jardunaldia:
- Infantilak: 2011n eta 2012an jaiotakoentzat
- Kadeteak: 2009an eta 2010ean jaiotakoentzat
Talde bakoitzak 3 eta 5 jokalari artean izan beharko ditu, eta izen-ematea doakoa da. Interesdunek Lubaki kiroldegian eman beharko dute izena maiatzaren 12a baino lehen.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Haurrak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04



