Basustabidean zirkulazio aldaketak izango dira datorren astetik aurrera, ETSren obrak tarteko
Lanek errepideko zirkulazioan eta aparkaleku batzuetan izango dute eragina, urte amaierara arte.
Euskal Trenbide Sareak trenentzat kotxe-toki berria eraikiko du Basustabidean. Obrak behar bezala gauzatzeko, inguruko errepideko zirkulazioan aldaketak egongo dira, eta zenbait aparkaleku kendu egingo dira obrak irauten duen bitartean.
Aldaketa horiek apirilaren 22an hasi eta urtea amaitu bitartean mantenduko dira. Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei haien ulermenagatik, eta herritarrei dei egiten die aldaketak errespetatu eta seinaleztapen berriak kontuan har ditzaten.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



