Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia egin die Udalak herriko taldeei
Abuztuaren 12an ospatuko da Euskal Jai eguna Zumaain. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere herriko taldeen parte hartzea beharko da. Izena emateko epea uztailaren 23an amaituko da.
BAZKARI HERRIKOIA ZERBITZATZEA: talde batentzat lana
Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak.
Guztia Kultur Sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.
SAGARDO DASTAKETA
10 sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira. Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak. Sagardoa banatzen dutenak adinez nagusiak izan beharko dira.
Nor aurkez daiteke?
Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.
Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.
Izena emateko epea
Herri bazkarian edo sagardo dastaketan lan egin nahi dutuen herriko elkarteek uztailaren 23a baino lehen eman beharko dute izena, Alondegia kultur etxean, 943861056 telefono zenbakira deituta edo kultura@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.
> Deialdia
Albiste erlazionatuak
Festak
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak agortu dira 2023/09/19
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2023/09/04
Parte hartzea
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- 650 korrikalaritik gora ariko dira Flysch Trail lasterketaren 14. edizioan 2023/10/05