Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita
Zumaiako Udalak irailaren 9an zabalduko du epea bigarren deialdia euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko, gehienbat udako ikastaroei zuzendutakoa; urriaren 11ra arte egongo da epe hori zabalik. Bestetik, Zumaiako Igor AEK euskaltegian matrikulatzeko epea ere zabalik dago, irailaren 25era arte.
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira Udalaren laguntzen onuradun. Horretarako, ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
-
Betebeharrak eguneratuak izatea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan. Gainerako ikasleei gehienez % 75 ordainduko zaie. Udalak gehienez 600 € ordainduko ditu urritik ekainerako ikastaroetan, eta gehienez 200 € uztailetik irailera bitartekoetan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia ziurtagiria.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (edo titulartasun ziurtagiria)
-
HABEren dirulaguntzen 2024ko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik).
Eskaerak udaletxean Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkez daitezke edota telematikoki www.zumaia.eus guneko egoitza elektronikoan. Zalantzak argitzeko, interesdunak Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan (943865025-109 edo euskaratxanpan@zumaia.eus).
Matrikulatzeko epea irailaren 25era bitartean
2024-2025 ikasturtean euskara hobetu nahi duenak Zumaiako Igor AEK euskaltegian du horretarako aukera, eta hilaren 25era bitartean egin daiteke matrikula. Bidasoa kalea 1 behean dago euskaltegia, eta astelehenetik ostegunera zabalik egongo da, 09:30etik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ostiraletan goizez bakarrik). Horrez gain, 943860248 eta 607625498 zenbakietara ere dei daiteke edota zumaia@aek.eus helbidera idatzi.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
- ‘Zumaian euskararekin zer?’ partaidetza prozesua abiatu du Udalak, 2034ra bitarteko euskara plana diseinatzeko 2024/09/10
- Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 37. ipuin lehiaketara aurkezteko epea 2024/09/02